Castellano
 
 

'JULIAN ROMANO' ZORTZIKOA

Nahiz eta Lizarrako dantza guztien musika elikatzen duen iturririk nagusiena izan, Julián Romano jaunak, Lizarrako gaitari ospetsuak, ez zuen oraindik hiriko dantzarien partetik omenaldirik jaso.

"Julian Romano" zortzikoa Lizarrako dantza maisuek egundaino erabili dituzten irizpide berdinak erabiliz eratu zen, izan ere, irizpide hauen ondorengo leial eta oinordeko baita Ibai-Ega dantza taldea.



1999. urtean, Nafarroako gaitaren historian ezagutu den gaitaririk garrantzitsu eta sortzaile haundiena izan zenaren heriotzaren mendeurrena aitzakiatzat hartuz, Ibai-Ega dantza taldeak, Lizarrako dantzari guztien izenean, bere lan haundia goratu eta eskertu nahian, dantza bat eskaini zion. Horretarako, dantza taldeak bere musika bildumara jo eta gainontzeko ohiko dantzetatik erritmoan eta melodian desberdintzen zen musika-lan bat aukeratu zuen: Zortziko bat hain zuzen.

19 zenbakiaz ezagutzen den Zortzikoa Ibai-Ega dantza taldeari koreografia misto bat sortzeko aukera eman zion, Lizarrako dantzek dituzten pausu aunitz erabiliz. Begirunezko dantza gisa, dantzak dantzariek ikusle eta autoritateei agur eta ohore egiteko balio du.
Julian Romano Zortzikoa, 18-07-99