Castellano
 
 

 

 

 

IBAI–EGA DANTZA TALDEAREN XXV. URTEURRENA

1.980.eko maiatzaren 25ean hasi zuen Ibai-Ega Dantza Taldeak bere ibilbidea. Beraz, aurtengoa, 2.005.a, bere XXV. urteurrena da. Hau dela eta, urtean zehar hainbat ekintza burutuko ditugu. Jarraian, hauetariko batzuk aipatzen dira:

 

Taldearen web gunearen diseinua

Bertan, beste hainbat atalen artean, taldearen historia, ekintzen egutegia eta Lizarrako Dantzen azalpenak biltzen dira.

 

“Bailable"-ak Foru Enparantzan

2.003. urteaz geroztik egin izan den moduan, Ibai-Ega dantza Taldeak txikien saioak Foru Enparantzara aterako ditu, Lizarrako Udalak programatzen dituen Musika Tradizionalaren “Bailable”-ekin bat eginez (ostiraletan 19:00-etatik 20:00-etara). Honekin zera lortu nahi da, batetik “Bailable”-ak berpiztea Lizarrako herriaren partehartzea sustatuz eta bestetik, Taldeko txikiak motibatzea, kurtsoan zehar ikasitakoa kalean agertzeko aukera baitute. Ekintza hau Maiatza, Ekaina eta Iraileko hilabeteetan burutuko da.

 

Erakusketa

Taldearen historia eta Lizarrako dantza guztien azalpen zehatzak biltzen dituen argazki erakusketa. Lizarrako dantzak dantzatzeko erabiltzen diren jantziak ere erakusten ditu.

Erakusketa Frai Diego Kultur Etxean ikusgai dago Apirilaren 29-tik Maiatzaren 15-era bitarte.

 

"Larraindantzaren V. Eguna"

Ezinbestekoa gure dantzaren ohorean ospatzen dugun festa, Ibai-Ega Dantza Taldeak 5. urtez antolatuko duena eta aurten, 2.005.eko maiatzaren 29an ospatuko dena.

Bertan parte hartzeko, aurreko edizioetan bezalaxe, dantzaren historiako uneren batean dantzaren jasotzaile eta igorle izan den guztiari luzatzen zaio gonbidapena.

Ospakizuna Larraindantza Lizarrakoa dela aldarrikatzeko Lizarrako herriari eskeintzen zaion ikuskizuna da, zeinean Lizarrako dantzak aintzinatik lizarratarrek gorde izan duten haunditasuna eta errespetua mantenduz dantzatzen diren.

 

Dantza Jaialdia

Ibai-Ega Dantza Taldeak, Uztaileko hilabetean, Lizarrako dantza guztiak dantzatuko diren Jaialdia eskeiniko du. Bertan, bai nagusien nola txikien taldeak parte hartuko dute.

 

2.005. urte honetan zehar bai komunikabideetan nola gure web gunean ere iragarriko ditugun ekintza gehiago burutuko ditugu .

 

 

 

 

 

 

 

"Desmayo"-a, 2000.eko iraila