Castellano
 
 

NAFAR JOTA

Dantza honen koreografia Lizarrako Gaitarien musika bilduma zabalaren partituretako bati dagokio. Bere musika ia XX. mende osoan zehar jo zen Lizarran, bai Musika Bandaren zein Lizarrako Gaitarien eskutik, Foru enparantzako dantzaldiak bukatzean.

Ohitura honek hainbesteko garrantzia izan zuen, ezen, Francisco Beruete Jaunak, hiriko Udal Dantza taldeko zuzendariak, pasaden mendeko berrogeita hamargarren urtean, Lizarrako ohiko dantzen artean sartzea erabaki zuela. Jota hau ezaguna zen Lizarrako ikusleentzako eta horrek, hain zuzen, azkar onartua izatea erraztu zuen.

Nafarroako ohiko jotek ez bezala - gure geografiako leku askotan jota eta fandangoa ez baitira desberdintzen - dantza honek koreografia zirkularra dauka.

Dantza talde osoak dantzatzeko egina dago eta berezi egiten dute kopla moduan dauzkan zati motelek, joten artean izaten den kapritxo bat.