'LOS ARCOS EN FIESTAS' JOTA
Jota hau azkena izan zen Lizarrako dantzarien zerrendan sartzen. Berriz ere, Lizarrako Gaitarien musika bildumatik hartuta, kasu honetan zehazki 1919. urtean Evaristo Perez de Lazarraga gaitariaren sortatik, koreografia bat egiteko apropos aukeratutakoa. Koreografia sortzeko, "Lizarrako Musika Banda" -k eta Lizarrako Gaitariek, Ibai-Ega dantza taldearengana jo zuten. Gaita eta bandako instrumentaziorako aldiz, Turrillas maisuarengana.
"Los Arcos en fiestas" Jota Los Arcos -eko udaletxeak, herrian bertan 1995.eko ekainaren 4an, Las Cercas pasabidean antolatutako musika kontzertuan estreinatu zen. Ibai-Ega dantza taldeak egin zuen aurkezpen koreografikoa. Musika berriz, "Lizarrako Musika Banda"-k, Lizarrako Gaitariek eta Los Arcos-eko Zangalache bandak, Josetxo Sanchez-en gidaritzapean, jo zuten. |