Liburuak
"ESTELLA Y LA MÚSICA. SIGLO XIX. JULIÁN ROMANO UGARTE".
1999. urtean, Julián Romano Ugarte gaitari lizarratarraren heriotzaren mendeurrena ospatzearren, Rosa Villafranca Belzunegik, idazle eta gaitaria, Lizarrako Gaiteroen partehartzearekin, "Estella y la música. Siglo XIX. Julián Romano Ugarte" liburua argitaratu zuen. Bertan, XIX. mendeko Lizarraren ibilbide historikoa egiten da musikaren ikuspuntutik. Testuaren ardatz nagusia Julián Romano Ugarte musikari haundia da. Goi ikasketarik izan gabe, ogibidez ardi motzailea zen, gaitaren eraikuntzan teknika berriak asmatu zituen, gaita landa mundutik hiri mundura goratu zuen, ia aretoko instrumentua bilakatuz eta merezi zuen bezela preziatuz musika banden kontzertutan ere tokia eginez. Julián Romano Jauna, gaitaria maiuskulaz. Beste lan askoren artean, aspaldidanik Lizarrako larrainetan dantzatzen zen eta "Gaitaren Dantza", "Larrainen Dantza" edo "Larraindantza" izenekin ezagutzen zen herri musika hura paperetara transkribatzearen egilea.

> DVD'ak
> CD'ak |