LIZARRAKO KALEJIRAK
Lizarrako dantzariek, hamarkadetan zehar jarraitu izan den protokoloarekin bat eginez, ospakizun eta ekintza ofizialetan dantza partikular batzuk burutzen dituzte, autoritate erlijioso eta zibilak lagunduz.

Honako hau ez da ohitura berria Lizarran. XIX. mendean bizi ziren gremio eta kofradiek jada gaitarien musika erabiltzen zuten beren festaegunetako ekintzak girotu eta goresteko.
Lizarrak, lehendabiziko Udal Dantza Taldea eduki zuen unetik, dantzariak izan ditu ospakizun guztien partaide hiriko kaleetan zehar. Presentzia hau ez da estatikoa. Lizarran, une orotan dantzatzen da, eta are gehiago garrantzi ofiziala dutenetan. Horretarako, Francisco Beruete jaunak berriz ere Julian Romano gaitari ospetsuaren musika erabili zuen, bere bildumako hainbat karrikadantza hain zuzen, koreografia ederrak sortzeko.
Koreografia alai hauek dira. Korporazioari ospakizuna izango den lekura erraz eta garaiz iristea ahalbidetzen diotenak. Bikoteka, nahiz laukoteka, dantzariek bidea irekitzen dute ekintzari bizitasuna eta haunditasuna emanez.
Edozein bisitarik goza dezake Lizarrako kaleetako zalapartaz jaiegunetan. Protokoloaren seriotasuna eta gelditasun sendoa, dantzarien kolore, bizitasun, mugimendu eta poztasunarekin apurtzen da.
Horretaz gain, Ibai Ega Dantza Taldeak bere emanaldietan ere kalejira hauek sarrera gisa erabiltzen ditu.
|