JOTAK
Lizarrako dantzen artean dantza musika bat errepikatzen da, jota, koreografia desberdinak egiteko aukera ematen duena hain zuzen. Horien artean: "Jota Navarra", "Lizarrako Jota-Fandango", "Jota Iturrieta" eta Jota " Los Arcos en fiestas".
Jota guzti hauek, bai koreografikoki nola musikalki, XX. mendekoak dira.
Jotak oso berandu ezagutu ziren Nafarroan, XIX. mendearen erdialdean. Hala ere, bere zabalkuntza eta moldaketa benetan garrantzitsua izan zen. Hain hedatua izan zen bere garapena, gaur egun Jota Nafarroako dantza eta abestirik bereizgarriena izatera pasatu dela. Baina Nafarroan, beste lurraldeetan ez bezala, Jota abestuak eta dantzatuak ez dute bat egiten. Hemen, dantzatu daitezken oso Jota abestu gutxi daude. Bide desberdinak hartu zituzten eta.
Jakina, orain azaldu behar ditugunak dantza jotak dira.
Lizarran, jotak erantzun ona izan zuen, eta segituan, XX. mendean zehar hiriko gaitariek jotzen zuten doinu sortaren artean sartu zen. Horri esker, dantza maisuek asmatzen zituzten dantzen artean ere, sartu zen. |