Castellano
 
 

ITURRIETA JOTA

Dantza hau, zeinaren musika Lizarrako Gaitarien musika sortan dagoen, ia Lizarrako dantza gehienek izan duten garapena izan du. Hiriko Gaitarien eta Lizarrerriko beste zenbait musikariren bildumatan, edota ahozko tradizioak bildutakoetan oinarriturik, dantza maisuak, kasu honetan Ibai-Ega dantza taldeak, musika honek ahalbidetzen duen koreografia eratzen du. Francisco Beruetek zeukan irizpidearekin jarraituz, dantza hau Lizarrako toponimo batekin bataiatu zen, auzo berri bat eraiki zen gunearen izenarekin hain zuzen, Iturrieta auzoa.

Ibai-Ega dantza taldeak, 1987.ko Uztailean lehenengo aldiz hiriko Santiago enparantzan dantzatu zuen.

Lizarrako Dantzen artean jota-dantza hau, dudarik gabe, musikalki zein koreografikoki, landuena eta oparoena da. Jota honek bi kopla dauzka (bitxia nafar joten artean ) eta horri esker dantzariek gelditu gabe askaturik nahiz elkarturik dantzatzeko aukera dute, disfrutatzeko moduko sinkronia erakutsiz.

Dantza honen sorkuntza Ibai-Ega dantza taldeari dagokio eta motibazioa, beste dantzari lizarratar guztiek historian zehar izan dutena: dantza baten bidez norberea erakustea. Jota Iturrietak joten zikloa adierazpen gorenera eraman zuen, dantzatzeak suposatzen duen zailtasuna eta trebetasuna direla eta.