IBAI EGA DANTZA TALDEAREN HISTORIA
1.980.eko maiatzaren 25a izan zen IBAI-EGA-ren ibilbidearen hasiera dantza talde bezala. Geroztik, hamaika izan dira bere ekitaldiak Nafarroa osoan zehar, baita Nafarroaz kanpokoak ere. Ekitaldi mordo hauetatik hauexek dira nabarmenenak: Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donostia, Pau, Donibane Garazi, Bartzelona, Ortigosa de Cameros eta Calahorra (Errioxa), Calaceite (Teruel), Callosa de Segura (Alicante), San Carlos de la Rápita (Tarragona), Campo de Criptana (Ciudad Real), Porreres (Mallorca), La Caridad (Asturias), Andorra eta abar luze bat, zeinetan bere dantzak eta folklorea erakutsi dituen arrakasta nabarmena lortuz.
Sortu zenetik, orain 25 urte, 400 pertsona baino gehiagok parte hartu du Dantza Taldearen historian. Aipamen berezia merezi du 80. hamarkada hasieran IBAI-EGAk sortutako “Demetrio Romano” Dantza Eskolak. Honetan, makina bat haur aritu zen dantzan, “Ospitale Zaharra” Almudi Kultur Elkartearen lokalean egon zen urte guztietan zehar. Eskola, gogor ekin zion lanari esker, astelehenetik ostiralera egunero izaten baitziren 3 maila desberdinetan banatutako neska mutilei irakasteko saioak, Ibai-Ega taldea osatuko zuten dantzari finen iturri bilakatu zen.

Dantza saioak
Almudi kultur Taldea Frai Diego etxera tokialdatu zen eta kultur taldeek ordura arte erabilgarri izan zuten Ospitale Zaharra eraikina utzi behar izan zuten. Honek dantza eskolaren ekintza etenarazi zuen. Ez zegoen gure dantzak hainbeste haurri behar bezala erakusteko nahi haina erabil zitekeen aretorik, ordura arte saioak astelehenetik ostiralera egiten baitziren. Hori dela eta, hauek berrantolatu beharra izan zen.
Geroztik, Demetrio Romano Eskolak egindako lan handiari jarraituz, Taldeak lekukoa hartu zuen, saioak astean hirutan eginez: astearte, ostegun eta larunbatetan. Saio hauetan, nahi duen orori Lizarrako dantzak erakusten zaizkio. Hasiberriek, 4 urtetik gorako txikiek, astearte eta ostegunetan egiten dute beren saioa, 19:00etatik 20:00etara.
Era berean, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara, Ibai-Ega Txiki Taldearen saioak burutzen dira.
Eta larunbatetan, 16:00etatik 19:00etara, Nagusien Taldearen saioak. Hauetara, gure dantzak ikasteko prest dagoen 16 urtetik gorako edonor etor daiteke.
Horrela, alde batetik Lizarrako dantzek asteroko jarraipen bat izatea lortzen da, eta bestetik, gure folklorearen zabaltzea, belaunaldiz belaunaldi jarraipena izan dezan.
Lizarrako Larraindantzaren Eguna
2000. urteko maiatzaren 28an, Ibai-Ega Dantza Taldeak bere 20. urteurrena ospatu zuen, hiriko alde zaharretik kalejira bat eginaz eta Foru enparantzan Lizarrako dantzen dantzaldia ospatuz. Jaialdi honetan partehartzeko, 20 urte horietan Ibai-Ega Taldean aritutako guztiei gonbidapena luzatu zitzaion.
Ospakizun honek izan zuen harrera ona ikusita eta 2000. urtean Udaletxearekin hartutako konpromezua betetzearren, jaialdia urtero ospatzeko asmoa azaltzen da, bertara historian zehar Lizarratarrentzat hain preziatuak diren dantzak gorde eta igorri dituzten pertsona guztiak gonbidatuz .
Horrela, 2001.eko maiatzaren 27an, “Lizarrako Larraindantzaren Eguna”ren lehendabiziko edizioa ospatu zen. Honekin funtsezko bi helburu bete nahi dira: batetik Lizarra herriari beren dantzak eskaintzea, Lizarratarrek hasiera hasieratik gorde izan dituzten handitasuna eta errespetuaz dantzatuz, eta bestetik, gure dantza preziatua “Larraindantza” goresteko festa ospatzea, Lizarratarrek belaunaldiz belaunaldi gure egunotara igorri diguten dantza Lizarrakoa dela jakinarazteko.
Larraindantza izugarri hedatu da beste herri eta lurraldetan zehar. Makina bat herritako festetan eta dantzaldietan dantzatzen da. Hainbeste tokitan eta hain jende anitzak dantzatzea, Lizarratarrentzat pozgarria izan beharra du. Baina, hedaketa honen ondorioz, dantza atzera egiterik ez daukan degradazio eta txarkitze batean erori da. Geroztik, 1903. urtean Lizarratarrek Alfontso XIII erregearen bisitaldian eskein zezaketen altxor hoberena bilakatzen zuten bere handitasun eta jauntasun izaera erabat galduz.
Era berean, zabalkuntza honek Lizarrakoa den dantzaren nortasunaren galera dakar. Gauzak horrela, Ibai-Ega Dantza Taldeak dantza Lizarrakoa dela azpimarratzearen eta itxoiterik ez zuen beharra sumatu zuen. Baita urtero Lizarratarrek Lizarran dantzatua izatearen beharra ere, belaunaldiz belaunaldi egin izan den bezala, hau baita bere nortasuna eta jarraipena lortzeko biderik egokiena.
Horrela sortu zen urtero Ibai-Ega Taldeak antolatzen duen “Lizarrako Larraindantzaren Eguna” ospakizuna. Festaegun hau maiatzaren 25ean, Lizarrako Patroia den Puiko Amabirjinaren egunean ospatzen da hau asteburua denean. Bestela, Puiko Amabirjina laneguna bada, maiatzaren 25etik hurbilen dagoen igandean izaten da.
Larraindantzaren zabalkundea
Sorreratik, Ibai-Ega Dantza Taldeak Lizarrako dantzen jarraipena izan du helburutzat, batez ere, Larraindantzarena: bere koreografia eta musika babesteko, dantza zahar honek merezi duen errespetuaz zabaltzeko eta Lizarratar guztien dantza izateko.
Horregatik, 2003. urtean, Lizarrako Gaitariekin batera, dantza unibertsal honen historia, interpretazioa eta koreografia biltzen dituen “Lizarrako Larraindantza. Hiru mende dantzan” ikus-entzunezko lana plazaratu zuen. Nagusiki Lizarrako Udalak babestutako lan hau, urtetako ikerpenen eta informazioa biltzen emandako denbora luzeen emaitza da. Lan honek ederki erakusten du zer garrantzia duten eta zein sustraituak dauden Lizarrako jendearengan Larraindantza eta Lizarrako gainontzeko dantza guztiak.
2003. urtean ere, Ibai-Ega Taldeak tradiziozko musika “bailableak” indartzearen beharra sumatu zuen. Hortaz eta taldeko partaideak motibatu nahian, txikien saioak kalera atera zituen “bailableak” dantzatzera. Poztasun handia da Foruen plaza gure dantza herrikoiak dantzatzen dituzten haur eta gurasoz beterik ikustea. Horrela, txikiek kurtsoan zehar ikasitakoa, gogotsu erakusten dute kalean, azken finean hauek izanen baitira gure dantzak etorkizunean dantzatuko dituztenak. Hainbesteko arrakasta izan duen ekintza hau, ondorengo urteotan errepikatuko da.
"Gurea"
Sortu zenetik, Taldeak hamaika kultur Proiektutan parte hartu du, bai bakarka nola Lizarrako beste talde desberdinekin batera: jaialdiak antolatuz, beste talde batzuekin hartu-emanak izanez, ikuskizunak ospatuz, alarde, zartzuela, aktu ofizial eta beste makina bat ekintzatan agertuz… beti ere izugarrizko kalitate eta zintzotasunaz baliatuz.

2004. urtean, Nafarroa Oinez Lizarran ospatu behar zela eta, “Gurea”, 1996an lehendabiziko aldiz beste Lizarrako sei kultur talderekin batera (Lizarrako Musika Banda, Lizarrako Gaitariak, Aita Hilario Olazaran Txistulariak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Ereintza Abesbatza eta Kilkarrak Antzerki Taldea) egin zen ikuskizuna, errepikatu zen. Urte guztian zehar herriko kultura eta folklorea biltzen dituen ikuskizuna inguruko antzoki garrantzitsuenetan izan zen (Euskalduna, Kursaal, Baluarte…). Ikuskizunak Lizarra zoragarri aurkeztu zuen, bere kultur aberatsari esker. Horretaz gain, partehartzaile guztien artean sekulako giro polita eta elkartasun handia izan zen urte guztian zehar. Azpimarratzekoa da izugarria dela proiektu hau aurrera eramateko sei kultur talde elkartu izana. Lorpen horrek sekulako poza ematen dio Lizarra herriari.
Gaur egun, Dantza Taldea, adin guztietako 70 dantzarik osatzen dute, hiru taldetan banatuta: hasiberriak, txikiak eta nagusiak. |