LIZARRAKO FANDANGO-JOTA
Lizarrako Fandango-Jota honi buruz esan dezakegu enkarguzko konposizio musikala dela. Herriko Udal Dantza Taldearen zuzendariak, Francisco Beruete Jaunak, XX. mendearen erdialdean, bere taldeak lortzen ari zuen proiekzioa zela medio, eta taldearen dantza bilduma osatzeko, Lizarrako musikari zen, Luis Usua Jaunari, "Jota"-ren eredua jarraituko zuen doinua sortzeko eskatu zion. Dantza fandangoaren erritmoarekin, bi bikoteko taldetan "aske" dantzatzeko sortu zen, koreografia ezin hobea eta trebea lortuz. Talde txikitan dantzatzen da ikusgarriagoa bilakatzeko.

Fandango-Jota hau besteetatik desberdintzen da koplarik ez daukalako, eta beraz, ez du dantzariak lotuta dantzatzeko unerik. Jota bikaina da eta taldeko dantzari abilenek dantzatutzen dute
|