URTEAN ZEHAR IBAI EGA DANTZA TALDEAK LIZARRAN EGIN OHI DITUEN EMANALDIAK
Urtarrilak 5aren aurreko igandea. Errege Magoen Pregoiaria
Ekitaldiaren antonlatzailea den "Peñaguda" Elkartearekin elkarlanean, Taldeak Lizarrako kaleak ibiltzen ditu Ekialdeko Maiestate Erregeen Pregoiaria lagunduz, zeinak gure hiriari erregeen etorrera iragartzen dion.
Urtarrilak 5. Erregeen "Cabalgata"
Oraingoan ere "Peñaguda" elkartearekin elkarlanean, dantza Taldeak elkarte honek antolatzen duen "Cabalgata"n parte hartzen du.
Maiatza. "Lizarrako Larraindantzaren Eguna"
Maiatzak 25ean, Lizarrako zaindaria den Puy-ko Ama Birjiñaren jaiegunean, asteburua izatekotan, edota egun honetatik gertuen dagoen igandean, Taldeak "Lizarrako Larraindantzaren Eguna" antolatzen du. Egun honetan, historiako uneren batean lizarratarrentzat hain kuttunak diren dantzen jasotzaile eta igorle izan den guztiari parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaio.

Maiatzak 25. Korporazioa Puyko Basilikara
Lizarrako zaindaria den Puyko Ama Birjiñaren jaiegunean, Taldeak Udala Meza Nagusira joaten laguntzen du, Udaletxetik Puy-ko Basilikara egiten den gorporazioan.
Ekaina. Aralarko Aingeruaren harrera
Ekainean, normalean larunbat batean, Aralarko Aingerua gure hirira dator. Hori dela eta, Ibai-Egak harreran dantzatzen du, baita hiriko Parrokietako batera egiten den ondorengo gorporazioan ere, udaletxe beretik udala lagunduz.
Abuztuko lehen igandearen aurreko ostirala. Jaietako Suziria
Lizarrako Jaiak "Viernes de Gigantes" bezala ezagutzen dugun ostiraleko eguerdiko 12etan hasten dira. Beti abuztuko lehen igandearen aurreko ostiralarekin hasten dira. Dantza Taldeak Larraindantzaren "Jota Zaharra" edo "Jota Vieja" dantzatzen du Udaletxeko atarian suziria lehertu bezain laister, jaiei hasiera emanez.
Abuztuko lehen igandearen aurreko ostirala. Gorporazioa Puyko Basilikara (Bezperak)
Jaietako lehen eguneko arratsaldean, Ibai-Egak, segizio ofizialaren partaide gisa, gorporazio munizipala Udaletxetik Puy-ko Basilikara laguntzen du Bezperatara joaten. Gero, alderantzizko bidea egiten da.
Jaietako larunbata. Puyko Basilikara Gorporazioa (Meza Nagusia)
Hurrengo egunean, berriz ere gorporazioan, Puy-ko Basilikara joaten da, Meza Nagusia ospatuko baita. Jarraian alderantzizko ibilbidea burutzen da.
Jaietako Igandea. San Pedrora Gorporazioa eta Prozesioa
Abuztuko lehen igandea gure jaietako egun haundia da. Taldeak gorporazioa San Pedro elizara lagunduz dantzatzen du, non Meza Nagusia ospatutzen den San Andrés Lizarrako zaindariaren omenez. Mezaren ondoren, Lizarrako alde zaharreko kaleetan zehar egiten den Prozesioari hasiera ematen zaio.
Jaietako asteartea. Suziri txikia
Egun honetan haurren eguna ospatzen da. Hori dela eta, Udaletxetik alkate txikiak suziria botatzen du, eta lehertu bezain laister, Udaletxeko atarian, "Jota Zaharra" edo "Jota Vieja" dantzatzen dute dantzari gazteenek.
Jaietako asteartea. San Pedrora Gorporazioa
Suziri txikia eta gero, Taldeak haur-gorporazioa Udaletxetik San Pedro elizara laguntzen du, non San Andrés zaindariari lore eskaintza eginten zaion.
Abenduak 24. Olentzero
Eguberri egunean, Lizarra Ikastolak antolatua, Olentzeroren kalejira ozpatzen da. Bertan, Taldeak alde zaharreko kaleak korritzen ditu.
|