Castellano
 
 

DVD'ak

" Lizarrako Larraindantza. Hiru mende dantzan "

2003. urtean Lizarrako lehen dantza taldearen mendeurrena ospatu genuen. Talde hau Alfonso XIII.aren aurrean Larraindantza dantzatzeko osatu zen, Lizarrara 1903.ean etorri zenean. Arrazoi honek mugituta, Lizarrako Gaiteroek eta Ibai-Ega Dantza Taldeak elkarlanean "Lizarrako Larraindantza. Hiru mende dantzan" ikusentzunezko lana egin genuen. Bertan, Lizarrako Larraindantzaren historia eta garapenaren inguruan ibilbide xehea egiten da, eta bai interpretazio musikala nola koreografikoa ere biltzen da. Hau lortzeko, artxibu irudiak, dokumentuak eta pertsona adierazkor ezberdinen lekukotasunak biltzen dira. Honetaz gain, dantza honen pausu eta koreografiaren azalpena agertzen da.

Aipatutako lana, zati haundi batean Lizarrako Udalak babestua, urteetako ikerketen, bilketa eta artxibu lanorduen emaitza da. Bertan Larraindantzak eta Lizarrako Dantza guztiek Lizarrako biztanleengan duten garrantzi eta errotzea isladaturik geratzen da.

 

> CD'ak

> liburuak