Castellano
 
 

'BOLERAS SOLEMNES'

"Bolera Solemne"ak, protokolozko dantza baten adibide argia, dantzari lizarratarrek protokolo berezia merezi duten agintari, pertsona edo taldeen ohorean eta omenez gauzatzen dutena. Gehienetan, korporazio desfiletan dantzatu ohi da, udal agintariak elizara -Lizarrako patroiak gurtzeko asmoz- edo Udaletxera sartzen ari diren bitartean. Gaur egun ohore dantza hau omenaldia merezi duen pertsona orori eskeintzen zaio, agintari eta patroiei eskeintzeaz gainera.

Ez da bere hasiera eta amaiera duen dantza osoa, baizik eta "Lizarrako Larraindantza" suitearen dantzetako bat besterik. Dantzatzeko, neska eta mutilen ilarek pasabide bat osatzen dute, eta ez dituzte jatorrizko "Larraindantzan" bikotearekin egiten diren gurutzeak gauzatzen. "Bolera Solemne"ak beharrezkoak diren haina aldiz errepikatzen dira, harik eta omendu guztiak pasabidetik igarotzen diren arte.