TORRALBA DEL RIO-KO 'BAILE DE LA BALSA'
Torralba del Rio-ko "Baile de La Balsa" dantza, izate musikal eta koreografiko desberdinen dantzen suitea da. Sinbolikoki, guda saio bat, borroka agerraldi bat -biak gizonek dantzatuak-, garaileen omenean eginiko dantza -emakumeek dantzatua- eta garaipenaren ondorengo goraldia, San Juan Jota eta Amaierako Dantzaren bidez isladatua -emakumeek eta gizonek batera dantzatzen dutena- antzezten dira.
Dantza osoa ez da gertakizun historiko batean oinarritzen. Hala ere, historia eta kondaira zehatzetan oinarritu gabe, XVI.mendean Lizarrako Lurretan ederki girotua dagoen dantza lortu da. Dantza hau sortzeko, izate desberdinetako gaiak erabili ziren. Nahiz eta saiakera arriskutsua zirudien, emaitza ikusgarria izan zen. Lizarrako Aita Hilario Olazaran musikariak, Torralba del Rio herrian ahoz-ahoko ohiturak gordetzen zituen doinu gutxi batzuk bildu eta gero, bitxia zen eta Erdi Aroko kutsu nabaria zuen musika lortu zuen. Francisco Beruete Jaunak dantza honetarako burutatu zuen koreografiak, ezin hobe konkordatzen du musika harekin. Azken honek gauza bera egin zuen suitea osatzen zuten beste dantzekin ere. Bi oroitzapen oinarritzat hartuz, lan polita egin zuen Francisco Beruete Jaunak. Alde batetik, Torralba del Rio-ko "San Juan Kofradia", 1375.an sortua, gogoan izan zuen. Hau lantzari eta baleztarien kofradia bat zen, oinarriz kausa katolikoa defendatzea helburutzat zuena. Bestetik, Juan Loboren kondairaren oroitzapena zegoen -oraindik Torralbako herrian antzezten dena- bidelapur famatuaren pertsekuzioa eta azken epaiketa antzezten duena. Kofradeek San Juan egunean Juan Lobo atxilotu eta jaia ospatzen dute, euren kanta eta dantzekin, atxiloketaren lekuan: urmahelean edo baltsan. Dantzen maisu zen Francisco Beruete Jaunak, istorio eder bat eratu zuen, Lizarrerriko gainerako dantzetatik bereizten dena: Torralba del Rio-ko "Baile de La Balsa" dantza
Torralba de Rio-ko "Baile de La Balsa" dantzak barneratzen duen dantza multzoak oinarrizko deskribapen bat merezi du:
- Sarrera eta Irteera
Hau suiteko lehen dantza da. Honetan gerlarien taldea aurkezten zaigu, borrokarako prest. Gerlariek urritz-makil luzeak daramatzate, jarrera gerlagilearekin mugitzen dituztenak, aurka egitera iritsi gabe. Dantzak bere osotasunean kontatzen digun istorio bereziaren lehen saioa errepresentatzen du: Borrokarako Lizarrerriko mutilen irteera eta prestaketa.
- Borroka
Dantza honetan dantzariek saio gerlaria betetzen dute, urritz-makil luzeak erabiliz. Dantza motza baino hunkigarria da. Ez da makildantza bat, ez makilen neurri handiagatik ez borrokaren modu koreografikoarengatik ere. Dantza bitxi bat da bere osotasunean -bai musikalki nola koreografikoki-. Guda egoeran, XVI. Mendean modu ezinhobean kokatzen gaitu.
- Ohorezko dantza
Francisco Beruete Jaunak, koreografo Lizarratarrak, "Nesken irteera eta panderoen dantza" izena ere eman zion. Dantza honek beren trebetasunak adierazteko aukera ematen die taldeko emakumeei. Dantza lirikoa da, Erdi Aroko kutsu haundia duena. Erritmoa, pandero handiek zuzentzen dute. Erdi Aroko emakumearen papera erakusten digu. Dantzaren bitartez, borrokara irten ziren mutil gerlarien emazte etsituen itxarotea behatzen dugu.
- San Juan Jota
San Juaneko Torralba del Rio-ko kofradeek dantzatzen duten dantza da, banaka, kofradiako abadearen aurrean, eta baltsa edo urmahelaren babesean, santuaren ospakizun egunetan. Kasu honetan, dantzariek jota moduko koreografia egituratzen dute eta oso bitxiak diren dantza-pausuak burutzen dituzte, jota berezia egiten dutenak. Jota honen musika, Lizarrako Gaitariek Torralbako herrian behin eta berriro, gelditu gabe, jotzen dutena da, kofradeek bere bukaera erabakitzen duten arte. Garaipenaren ondorengo poza adierazten du dantza honek.
- Karrikadantza o Bukaerako Dantza
Kalejira hau, 2/4 erritmoan, dantzarien agurra da. Horretarako, dantzariek ingurutxo bat osatzen dute, urritz-makil luzeak eta panderoak erabiliz. Gudaren amaiera ospatzen duen poztasun jaia da, suite honek eskaini digun eleberri erromantiko motzaren bukaera.
Torralba del Rio-ko "Baile de La Balsa" dantza bereziak eskaintzen digun amaiera ikusgarria bezalakorik ez da inoiz izan. |