Castellano
 
 

AGUILAR DE CODES-EKO SAN JUAN DANTZA EDO BALLESTAK

Horrela ematen dio izenburua Francisco Beruete Jaunak, oinarritzat duen gaiari dagokionez aurrekoarekin oso lotua dagoen dantza honi.

Oraingoan, dantzaren oinarrizko elementuak, musika eta kofradeen jokamoldean behar-beharrezkoak ziren baleztak dira. Hauek, "San Juan kofradia" definitzen zuten, garai hartako dokumentuek kontatzen diguten moduan:

"VI. Otrosí ordenaron que cuantos fueren en apellido, si alguno de los sobredichos ballesteros quebrantase la ballesta, que se la pague dicho Concejo"

"VII. Otrosí, si alguno se los sobredichos ballesteros, o algunos que el dicho Concejo tendrá a bien poner, quisiere comprar otras mejores ballestas, que el dicho Concejo les dé cincuenta sueldos de ayuda a cada una que quisiere mejor ballesta, y todos los sobredichos ballesteros les den cada uno de ayuda seis sueldos en dinero"

Kofradiaren oinarrizko tresna hau, emakumeek suaren inguruan dantzatzeko asmatuta dagoen dantza honen ezinbesteko tresna da. Torralba del Rio-ko "Baile de La Balsa" dantzak lortzen duen

Erdi Aroko giroarekin jarraituz, esan beharra dugu dantza honek emakumeen itxarotea adierazten duela, etxea -sua- arretaz gordez, gizonak gudan dauden bitartean.

Francisco Beruete Jaunak sua erabili zuen, intentzioarekin gainera, dantzari, antzerkiek duten indar liriko eta malenkoniatsu handiagoa emateko.

Dantza honen musika, Torralba del Rio-ko biztanleek gogoan zituzten doinuetatik bildu zen eta Lizarrako Aita Hilario Olazaranek moldatu zuen koreografiarekin bat egiteko.

Jatorriz musika hau, Torralba del Rio-ko, "San Juan kofradiako" kofradeek San Juanetan eta ondorengo egunean egiten zuten beste erritu batena da. Kofradeek, kofradiako kideen etxeetara joatean, koplak bota aurretik sarrera bezala erabiltzen zuten musika hain zuzen. Kopla satirikoak botatzen dizkiote elkarri, gazta txuriaz, olibaz eta ardoaz lagundurik.

Dantza hau ikuslearentzat ahantzezina bilakatzen da, biltzen dituen balio koreografiko, eszeniko eta musikalei esker. Dantza Erdi Aroko emakumeek guda garaietan gizonen esperoan zeudenean egiten zuten errito batean oinarritzen da. Suak ematen dion koloreak eta dantzariek koreografia betetzeko erabiltzen duten fintasun eta emetasunak aintzineko garaietara eramaten gaitu.